[EGITARAUA]: Abadiñarrek Urkiolarako errogatiba egingo dute abuztuaren 29an

M.Z. 2026ko abuztuaren 24a

Artxiboko irudia.

Zapatuan, abuztuaren 29a, Errogatiba Eguna ospatuko dute Abadiñon. Joan-etorriak errazteko, doako autobus zerbitzua eskainiko du udalak. Autobusa 10:20an irtengo da Muntsaratzetik, Zelaietan eta Traña-Matienan geldialdiak egingo ditu. 18:00etan itzuliko da Urkiolatik.

EGITARAUA

  • 09:00 Andra Maritik Urkiolara igoera. Andra Mari Ermita
  • 10:45 Txakurzulo
  • 11:30 Urkiolako Santutegia
  • 11:30 Meza. Urkiolan.
  • 12:15 Abañoko kantariak. Urkiolan.
  • 13:00 Dantza saioa: Talde Batuak eta Txanbolin.
  • 14:00 Jubilatuentzako bazkaria. Urkiolan.
  • 16:00 Erromeria: Santi soinujolea. Urkiolan.
  • 20:00 Gisatua. Txanporta plazan.
  • 21:00 Erromeria: Lotxo Taldea. Txanporta plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!