Abadiñoko Udalak, AME Abadiñoko Merkatari Elkartearekin lankidetzan, Erosketa Bonuen kanpainaren beste edizio bat jarriko du martxan. Ekimenaren bitartez, tokiko merkataritzan erosketak egitera bultzatu nahi dituzte herritarrak.
Kanpaina irailaren 21etik urriaren 21era egingo da. Udalak, 50.000 euro bideratuko ditu kanpaina horretara eta 10.000 bonu aterako dituzte. Bonu bakoitzak 5 euroko deskontua izango du atxikitako saltokietan erosketak egiteko.
Hori horrela, interesa duten establezimenduek abuztuaren 7ra arte honako formulario hau beteta izena eman beharko dute.