Eremu honetan azken urteotan hainbat luizi gertatu dira, eta jarduketa horrekin arazoari "behin betiko irtenbidea" emango zaiola azaldu dute. Lanek bost hilabeteko iraupena izango dute, eta 306.166 euroko inbertsioa.
Bestalde, irailean Atxarteko harrobi alboko errepidea konpontzeko lanak hasiko dituztela jakinarazi dute. Eta hauek lau hilabeteko epea eta 318.178 euroko aurrekontua izango dute.