[EGITARAUA]: Altxa Porru, Luhartz eta bertsolariak, besteak beste, Gerediagako jaietan

Anboto 2026ko uztailaren 21a

Abuztuaren 5etik abuztuaren 8ra bitartean Salbadore jaiak ospatuko dituzte Abadiñoko Gerediaga auzoan. 

EGITARAUA

ABUZTUAK 5, EGUAZTENA

  • 20:00 Donien Atxa jasotzea eta txapligu hotsez jaiei hasiera ematea.
  • 20:30 Erromeria Ansorregi eta Larrañagagaz.
  • 21:00 Erromeria afaria. Entsalada bertako produktu ekologikoekin (eusko labeleko oilasko izterrak, piperrak eta postrea). Edaria eta kafea. Afaltiarren artean, tokiko produktuekin osatutako poltsa bat zozkatuko da.
    Afalostean erromeriak jarraipena izango du gauerdira arte. Erromeria amaitzerakoan, txokolate gozoa banatuko da.
    Afaria 12 euro izango da eta txartela aurretiaz erosi beharko da 626 945 623 telefonora deituta.

ABUZTUAK 6, EGUENA  (Salbadore eguna)

  • 12:00 Meza. Meza amaieran loreak bedeinkatuko dira. Mezara doazenek lore bana hartu ahal izango dute. Agertu gura duten guztiekin, familia argazkia aterako da ermitan.
  • Ondoren Hamabi Harri taldeko ezpatadantzariak eta irlanderak. Gero, Salbadore egunean ohikoa denez, aurreskua eta atzeskua dantzatuko dute saioa amaitzeko.
  • Ordu bata aldera Jai batzordearen txosnan kangrejoak banatuko dira.
  • Goizean zehar Paella txapelketa.
    Hauek dira sariak:
    1. 75 euro eta Eusko Labeleko otzara.
    2. 50 euro eta gazta bat.
    3. 25 euro eta gazta bat.
    Parte hartzaileen artean, tokiko produktuekin osatutako poltsa bat zozkatuko da.
  • 13:00 Igel txapelketa. Hauek dira sariak:
    1. 30 euro.
    2. 15 euro.
    3. 10 euro.
    Parte hartzeko ekarpena 1€.
  • 17:00 Briska txapelketa:
    Sariak:
    1. 120 euro, garaikurrak eta botila bi olio.
    2. 80 euro, garaikurrak eta botila bi olio.
    3. 50 euro eta botila bi olio.
    4. 30 euro eta botila bi olio.
    Bikoteek 10 euro ordainduko dute parte hartzeko.
  • 20:30 Mexikar erromeria, Txutxin Ibañez eta Los Charros taldeagaz.
  • 22:30 Iruñetik sona handiko artista: Luziano  DJa (gizon orkestra).

ABUZTUAK 7, BARIKUA

  • 17:00 Mus txapelketa. Hauek dira sariak:
    1. 150 euro, txapelak eta botila bi olio.
    2. 100 euro, garaikurrak eta botila bi olio.
    3. 50 euro eta botila bi olio.
    4. 40 euro eta botila bi olio.
    Parte hartzeko, bikoteko 12euro.
  • 19:00 Umeen jolasak.
  • 21:00 Afaria. Eusko labeldun hanburgesa, postrea eta kafea.
    Afaria 12 euro izango da. Txartela aurretiaz erosi behar da. Afaltiarren artean tokiko produktuekin osatutako poltsa bat zozkatuko da. Txartela erosteko, deitu 626 945 623 telefonora.
  • 22:30 Euskal erromeria, Altxa Porru taldeagaz.

ABUZTUAK 8, ZAPATUA

  • 19:00 Tortilla txapelketa. Hauek dira sariak:
    1. 50 euro, gazta, zartagina eta botila bat olio.
    2. 40 euro eta botila bi olio.
    3. 20 euro eta botila bi olio.
    Partaide guztien artean tokiko produktuekin osatutako poltsa bat zozkatuko da.
    Izen ematea 18:00etatik aurrera egin ahal izango da. Tortillak 20:00etarako aurkeztu behar dira.
  • 21:00 Erromeria Luhartz taldeagaz.
  • 22:30 Bertso saioa: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio. Gai jartzailea: Maite Berriozabal.
  • 00:30 Erromeria Luhartz taldeagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!