Iker Unzueta jokalari abadiñarrak CD Mirandes taldean jokatu du datorren denboraldian, bi aldeak akordioa lortu ondoren. Abadiñarrak SD Amorebieta eta SD Huescan jokatu izan du maila profesionalean.
CD Lugo futbol taldean egin du abadiñarra azken denboraldia. "Arean presentzia handia duen aurrelaria da Iker Unzueta, mugikortasun etengabea duena", CD Mirandesek jakitera eman duenez. "Lerroen arteko jokoa, elkartzeko gaitasuna eta gol-sena" nabarmendu dituzte jokalariaren dohaien artean. 2027ko ekainera arteko kontratua lotu du Unzuetak CD Mirandesegaz, beste denboraldi batean luzatzeko aukeragaz.