[ARGAZKI GALERIA] Mendiolako auzotarrak jaietan murgildu dira

Anboto 2026ko uztailaren 9a

Donien Atxa, zutik. Jai batzordeko taberna, zabalik. Trikitilariak, jo eta ke. Jai herrikoi baten osagai guztiak martxan dituzte, eta asteburu luzea dute aurretik.

Bihar, San Kristobal eguna dela eta, meza, dantzariak eta ogia eta ardoa izango dituzte. Gauez, parranda egongo da:  Pelma & Luis selektorrak eta Legez Kanpo, Ohil eta Maniaks arduratuko dira gautxoriak erakartzeaz. 

Zapatuan, ekitaldirik potoloenak izango dituzte. Auzo bazkaria, Mirari Martiarenaren eta Idoia Torregarairen bakarrizketa, tortilla txapelketa eta Altxa Porruren erromeria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!