[EGITARAUA]: Herri bazkaria eta bertso saioa, besteak beste, Gazteluko jaietan

Anboto 2026ko ekainaren 30a

Artxiboko irudia.

Uztailagaz batera hemen dira Abadiñoko Gaztelu auzoko San Martin jaiak. Aurtengoan ere, Gazteluko auzotarrek egitarau zabala antolatu dute astebururako. 

UZTAILAK 3

  • 19:00 Donien atxa jasotzea
  • Ondoren Maleta siku

UZTAILAK 4

  • 11:00 - 14:00 Puzgarri eta zezen mekanikoa
  • 12:00 Meza
  • Ondoren dantzariak eta luntxa
  • 13:00 Bertsolariak: Onintza Enbeitia eta Aitor Bizkarra
  • 14:30 Auzo bazkaria
  • 15:30 Bazkal ostean, gazta lehiaketa
  • 16:00 Partxis txapelketa 
  • 16:00-21:00 DJ Txululu giroa alaitzen
  • 18:00 Madiber Magoaren ikuskizuna ermitan
  • 20:30 Patata tortilla txapelketa
  • Afaldu ondoren, bingoa

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!