Asier Aspuru Euskal Herriko txapeldun, kluben arteko buruz burukoan

J.D. 2026ko ekainaren 22a

Sari banaketako irudia.

Barikuan Tornosolo trinketean jokatutako finalean Iker Amiano menderatu zuen.

Asier Aspuru abadiñarrak Euskal Herriko kluben arteko buruz buruko txapelketa irabazi du. Barikuan jokatu zen finala, Abadiñoko Tornosolo trinketean. Bi setetan hartu zuen mendean Iker Amiano.

Txapelketan bost pilotarik parte hartu zuten eta Aspuru izan zen gipuzkoarra ez zen bakarra. Ligaxkatik Amiano eta Aspuru sailkatu ziren, jokatutako partidu denak irabazita.

Barikuko finalean beroak eragina izan zuen. Aspuruk Amianok baino hobeto eutsi zion beroari eta osoago heldu zen amaierara. Lehen seta abadiñarrak irabazi zuen. Bigarrenean Amiano 4-0 aurreratu zen, baina segidan, Aspuruk 15-2ko partziala sartu zion eta hortxe erabaki zen txapela. "Irabazitako txapela Ander Martini" eskaini dio pilotari abadiñarrak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!