Lizitazioen agirien arabera, behin kontratua esleituta 20 asteko epean osatu beharko da proiektuaren idazketa. Udalak azaldu du Visesaren (Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari atxikitako sozietate publikoa) aurreikuspenen arabera etorkizuneko sustapenak 13.000 metro koadro inguruko azalera eraikia izango duela, eta eraikuntza lanek 12,5 milioi euroko aurrekontua. Epe guztiak betez gero, obrak 2030eko azaroan amaitzea aurreikusten dute.
"Etxebizitza lehentasun nagusietariko bat izan da udalarentzat, eta hainbat neurri bultzatu du etxebizitza eskuratzeko aukera hobetzeko. Alokairuko etxebizitza publikoak funtsezko jarduketa izango dira helburu horretan aurrera egiteko eta udalerrian antzemandako premia nagusietariko bati erantzuteko", nabarmendu du udalak.