Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia Abadiñon

Anboto 2026ko ekainaren 15a

Joan zen barikuan Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak berbaldia eman zuen Abadiñon. Bertan, Podemos Euskadik lan-jardunaldi bat egin zuen. 

Bertan, Euskadiko koordinatzaile nagusiak salatu du alderdi bikoitzeko eredu zaharraren ezaugarri okerrenetako batzuk berriro agertu direla. "Jendea nekatuta dago politika interes orokorraren zerbitzura jarri beharrean norberaren mesedetan erabiltzen dutenekin", esan du Vaquerok. 

Bestalde, M15aren espiritua berreskuratzen deitu du. "M15aren espiritua berreskuratzera deitzen dugu, ustelkeriaren, erreskate publikoetako iruzurren, estolden eta 'iturginen' aurrean gizartean dagoen nazkaren aurrean", azaldu zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!