Urien-Anbe gaztandegia, 'Bilbo Hiria' txapelketako irabazle

Ekaitz Herrera 2026ko ekainaren 14a

Urien-Anbe gaztandegiko gazta, gaur irabazitako garaikur guztiekin. IDIAZABAL JATORRI IZENDAPENA

Sagastako gaztandegiak lehen saria eskuratu du 'Bilbo Hiria' gazta txapelketaren XXI. edizioan. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hamazazpi gazta aurkeztu dira lehiaketara, Idiazabal jatorri izendapenekoak guztiak, eta Abadiñokoak eskuratu du sari gorena.

Urien-Anbe gaztandegi abadiñarrak lorpen berri bat gehitu du bere garaikurren zerrendara: Bilbo Hiria gazta txapelketako lehenengo saria irabazi du gaur. Abadiñoko gazta Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako beste hamasei gaztagaz lehiatu da txapelketan, eta sari bikoitza irabazi du: lehiaketako sari nagusia eta Bizkaiko parte hartzaileen arteko lehen saria. Idiazabal jatorri izendapeneko gaztak izan dira parte hartzaileak.

Bilbo Hiria gazta sariketa Zazpikaleetako merkatarien elkarteak antolatzen du urtero. Aurtengoa, XXI. aldia izan da, eta dendarien elkarteko kideak eta kazetariak egon dira epaile lanetan. Gazta bakoitzaren itxura, azala, barruko orearen kolorea, usaina, zaporea eta testura ebaluatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!