Abadiñoko umeak irabazle Galdakaoko futbol txapelketan

E.H. 2026ko ekainaren 14a

Abadiñoko aurrebenjaminak, 2018an jaiotako umeak Galdakaon.

Txapelketako partida guztiak irabazi zituzten, bakarra salbu: berdindu egin zuten azken horretan. 

Atzo, aurrebenjaminen kategoriako futbol txapelketa jokatu zen Galdakaoko Santa Barbara futbol zelaian, eta, bertan, abadiñarrak izan ziren irabazle. Talde garaileko guraso batek honako argazki hau bidali du ANBOTOra: "Partida guztiak irabazita eta berdinketa bakarrarekin irabazi dute txapelketa!". Zehaztu dutenez, irabazleak 2018an jaiotako umeak dira. Argazkian, ilusioa, kirolzaletasuna eta ondo egindako lanaren emaitza igarri daitezke. Zorionak!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!