Abadiñoko Alluitz mendi taldeak eta Isiotu kultur elkarteak indarrak batu zituzten atzo, herrikideei mendizaletasuna eta dibulgazio historikoa batera eskaintzeko. Atxartetik Saibigainera egin zuten ibilaldia, Euskal Prospekzio Taldeko kideak lagun. Gerra zibileko aztarna eta gertakariak ezagutzen ibili ziren. (Argazkiak: Isiotu eta Alluitz elkarteak)