'Aita San Antonio Urkiolakoa' dio abesti ezagunak. Eta, gaur, San Antonio egunaren harira, azokazalez bete dira Urkiolako bazterrak. Eskualdeko jende ugari igo da eguraldia lagun, giroaz gozatzera. Bertsolariak, ganadu azoka eta baserri azoka egon dira. Eta jakina. Ez da kondairaz beteriko harriaren bueltan bikotekide eske ibili denik falta izan. (Argazkiak: Irati Botellero)