Saiek ardi bat eta haren bildotsa hil dituzte Abadiñon

Jone Guenetxea 2026ko ekainaren 6a

Saiak zeruan, Gerediaga inguruan.

Gerediaga auzoan gertatu zen atzo. Ehun sai inguruko talde bat izan zen erasoa gauzatu zuena. 

Saiek abere biziei edo gaixorik daudenei eraso egiten dietela salatu dute hainbat abeltzain eta artzainek azken boladan. Durangaldean ere gertatu dira antzeko kasuak, Abadiñon esate baterako. Atzo arratsaldean Gerediaga auzoko baserri batean ehun sai inguruko talde batek ardi bat eta haren bildotsa hil zituen. Ardien jabea txakurrak zaunka entzun zituenean, artaldera hurreratu zen, eta aurkitu zuenak zur eta lur utzi zuen. Sai talde handi bat ardi bat eta haren bildotsa erasotzen zebilen. Egoera horren aurrean, baserritarrak ezin izan zuen ezer egin. "Bildotsa orain bi egun jaio zen eta landara atera genituen beste ardiekin batera. Egoera ezin sinestekoa zen. Saiek  gerrira arteko altuera zuten eta ehun inguru izango ziren. Inoiz ez zaigu halakorik gertatu", azaldu dute kaltetuek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!