Bakarrizketa hasi baino lehen agerikoa zen ikusmina. Herritarrak umoregile bilbotarrarekin ibili ziren argazkiak hartzen, Mendiolako auzo elkartea ohi baino jende gehiagorekin beteta zegoela. Izan ere, argi eta garbi zegoen etortzekoa zena: umore punkak eta politikoak lagundutako bakarrizketa oldarkorra. Noiz eta domeka batean, meza egun batean. Lindanek fede katolikoa, mugimendu sozialak, euskara garbizalea eta sexua larrutu zituelako txiste eta imintzio bitartean. Bertan baturikoek gozatu ederra hartu zuten, auzo elkarteko kideek eskainitako tortillak eta edariak lagun.