Ane Lindaneren bakarrizketa domekan Mendiolako elkartean

Anboto 2026ko maiatzaren 27a

Ane Lindanek Isiotun bakarrizketa eman zueneko argazkia.

Isiotu Kultur Elkarteak antolatu duen emanaldia 12:30ean hasiko da. 

Ane Lindane umoregile bilbotar ezagunak bakarrizketa eskainiko du domekan, maiatzak 31, Mendiolako Errekatxo auzo elkartean. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, eguraldi ona egiten badu saioa elkarte kanpoan izango da, eta bestela barruan. 

Ane Lindane entzute handiko umoregilea da bere estilo azidoagatik. Bilbotarrak hainbat salaketa jaso izan ditu sektore kontzerbatoreko eragileen partetik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!