Julian Agirre Zubizarretaren omenez sorturiko pertsonaia da Gerbas eta, aurtengo aireratzea borobiltzeko, Agur agur ilargira noa doinu herrikoia berreskuratu dute. Jaien amaierako ekitaldian abesti hori kantatuz agurtu dute Gerbas. 1979tik hona, San Trokaz jaiei amaiera modu honetan ematen zaie.