'Zenbat ezagutzen duzu Abadiño?' lehiaketak badu irabazlea

Anboto 2026ko maiatzaren 21a

ANBOTOn lehiaketa berria jarri dugu martxan, Durangaldeko historia, kultura eta herriak ezagutzea helburu duen galdera-erantzunen jokoa. Lehenengo galdera sorta Abadiñori buruzkoa izan da, eta dagoeneko badugu irabazlea. 

Guztira 25 parte hartzailek asmatu dituzte lehiaketako 10 galderak eta horien artean zozketa egin dugu. Abarkateruena jatetxean otordua irabazi duena Iraia Petite da. Zorionak! 

Hurrengo lehiaketa Atxondokoa izango eta ekainaren 12tik 18ra egingo da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!