[ARGAZKI GALERIA]: San Trokazetako Gazte Eguna iruditan

Anboto 2026ko maiatzaren 19a

Duela astebete San Trokazetan murgildu ziren abadiñarrak. Zapatuan Gazte Eguna ospatu zuten eta jai giro paregabean ibili ziren. Asteburu honetarako ere, jaien azken txanparako, hainbat ekintza dituzte. 

Maiatzak 22

  • 17:00 Zirko tailerra Txanporta plazan.
  • 18:00 Zumba Txanporta plazan
  • 18:30 Añeketan taldeak antolatutako martxa herrikoia. Urteera Txanporta plazan.
  • 21:30 Antzerkia probalekuan: Nor naizen baneki (Axut!-ArteDrama). Gonbiteak eskuragarri Udal Mediatekan eta Errota Kultur Etxean maiatzaren 11tik aurrera (gehienez 4 sarrera pertsonako)

Maiatzak 23

  • 11:00 Artisautza azoka Ferialekuan. Euria bada, San Trokaz plazan.
  • 11:00-14:00 Puzgarriak Ferialekuan.  Euria bada, frontoian.
  • 12:30 Bertso poteoa: Txaber Altube, Sustrai Colina eta Oihana Bartra.
  • 14:30 Paella erraldoia Ferialekuan. Antolatzaileak: herriko taldeak.
  • 16:30-19:30 Puzgarriak Ferialekuan. Euria bada, frontoian.
  • 18:00 Kalejira Dj Bullekin.
  • 21:30 Kontzertua Txanporta plazan: Merina Gris, Zopilotes Txirriaos eta Lukiek

Maiatzak 24

  • 11:30 Umeendako jolasak Ferialeku plazan: Bizijolas. Euria bada, frontoian.
  • 18:00 Kalejira eta dantzaldia Talde Batuak taldeko umeekin eta Txanbolin taldeko txistulariekin, Txanporta plazan
  • 19:00 Txokolatada Txanporta plazan
  • 20:00 GERBASi agur eta jaien amaiera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!