28 urteko gizonezko bat atxilotu dute Abadiñon lapurretan egitea egotzita

Anboto 2026ko maiatzaren 16a

Matienako kirol instalazio batzuetan egin zituen ustezko lapurretak, futbol partidu bat jokatzen ari ziren bitartean.

Lapurreta atzo gauean gertatu zen, Durangaldeko bi futbol taldek Abadiñoko kirol instalazioetan partida jokatzen zuten bitartean. Partida amaitu eta aldageletara joan zirenean konturatu ziren gauzak falta zitzaizkiela. Ertzaintzara deitu eta ikusi zuten aldagelako atea indarrez zabaldua izan zela. 

Gertakaria ikertu ostean, Ertzaintzak ustezko lapurra atxilotu zuen, 28 urteko gizonezkoa. Une honetan Durangoko ertzain etxean dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!