[ARGAZKI GALERIA]: Euskal baserritarren elkartasun ekitaldia Urkiolan Palestinar herriaren alde

M.Z. 2026ko maiatzaren 15a

Euskal baseritarren eta Palestinako herriaren arteko lotura aldarrikateko ekitaldi hunkigarria egin dute gaur Urkiolan. Gernikako arbolaren kimua dagoen gunean egin dute, eta bertan olibondo bat landatu dute. 

Ekitaldiari hasiera Xabier Arregi 'Txiplas' bertsolariaren bertsoegaz eman diote, eta besteak beste 'Txiplasek' besarkada estu bat helarazi die palestinarrei eta sahararrei. Ondoren, Maite Aristegi baserritarrak hartu du hitza, eta honek, Nakba eta baserritarren eguna ekarri ditu gogora. Ekitaldia amaitzeko, Marisa Barrenak Mahmoud Darwish poeta palistinarraren poeta bat irakurri du, eta elkartasun ekitaldiari amaiera, Amurizak sortutako 'Lurra' kantuarekin eman diote. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!