[ARGAZKI GALERIA]: Gerbasen kalejiragaz eta dantzarien azken entseguagaz hasi dituzte santrokazak

Anboto 2026ko maiatzaren 12a

Itxuraldatutako Gerbas bategaz eta dantzarien azken entseguagaz hasiera eman diote San Trokaz jaiei Abadiñon.  Jendetza batu da beste behin udaletxe aurrean egindako ekitaldian. 

Maiatzak 15 (San Trokaz)

  • 13:00 Talde Batuak dantza taldearen eta Txanbolin txistu taldearen ekitaldia San Trokaz plazan.
  • 18:00 Familientzako kontzertua Txanporta plazan: Txiki rock.
  • 22:00 Erromeria Txanporta plazan: Laprast

Maiatzak 16 (Gazte Eguna)

  • 8:30 Ganbarru Txirrindulari Elkartearen txangoa. Informazio gehiago: www.ganbarru.eus
  • 12:00 Gerbas kantuz.
  • 14:30 Gazte Eguneko bazkari herrikoia Ferialekuan.
  • 18:00 Euskal Herritik Mundura: Euskal pilota Selekzioaren prestakuntza-txapelketa.
  • 19:00 Kalejira Sakatu txarangarekin.
  • 22:00 Kontzertua Txanporta plazan: Garratz, Skabidean, 48280

Maiatzak 17

  • 17:30 Kale antzerkia Ferialekuan: Kale gorrian (Barsanti antzerki taldea).

Maiatzak 22

  • 17:00 Zirko tailerra Txanporta plazan.
  • 18:00 Zumba Txanporta plazan
  • 18:30 Añeketan taldeak antolatutako martxa herrikoia. Urteera Txanporta plazan.
  • 20:30 Antzerkia probalekuan: Nor naizen baneki (Axut!-ArteDrama). Gonbiteak eskuragarri Udal Mediatekan eta Errota Kultur Etxean maiatzaren 11tik aurrera (gehienez 4 sarrera pertsonako)

Maiatzak 23

  • 11:00 Artisautza azoka Ferialekuan. Euria bada, San Trokaz plazan.
  • 11:00-14:00 Puzgarriak Ferialekuan.  Euria bada, frontoian.
  • 12:30 Bertso poteoa: Txaber Altube, Sustrai Colina eta Oihana Bartra.
  • 14:30 Paella erraldoia Ferialekuan. Antolatzaileak: herriko taldeak.
  • 16:30-19:30 Puzgarriak Ferialekuan. Euria bada, frontoian.
  • 18:00 Kalejira Dj Bullekin.
  • 21:30 Kontzertua Txanporta plazan: Merina Gris, Zopilotes Txirriaos eta Lukiek

Maiatzak 24

  • 11:30 Umeendako jolasak Ferialeku plazan: Bizijolas. Euria bada, frontoian.
  • 18:00 Kalejira eta dantzaldia Talde Batuak taldeko umeekin eta Txanbolin taldeko txistulariekin, Txanporta plazan
  • 19:00 Txokolatada Txanporta plazan
  • 20:00 GERBASi agur eta jaien amaiera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!