Traña-Matienako San Prudentzio jaiak azken txanpan sartuta daude. Gaur Gazte Egunaren hamargarren aldia ospatu dute, besteak beste. Eguerdian bazkari herrikoian batu dira eta ostean kuadrillen arteko jolasak egin dituzte. 22:00etan, Maruxak, Dj Kuku eta Dj Inshore egongo dira txosnagunean.
Bihar emango diete amaiera jaiei, 20:00etan Donien Atxa botata. Lehenago, baina, zenbait ekitaldi egongo da egun osoan; besteak beste, herri kirolak, txistularien kalejira, nagusien bazkaria eta M´Lomp taldearen kalejira.
(Argazkiak: Irati Botellero)