Abadiñarrek Baga Biga musika ekoiztetxearekin kaleratu dute kantu berria. Ekoiztetxeko kideek deskribatu dutenez, "abesti gordina" da, "gerraren talkari eta pertsonen isiltasun hipokritari buruzkoa". Konposizioan riff oldarkorrak eta sakonera melodikoko atmosferak tartekatu dituzte. Single berria "Euskadiko metal alternatiboaren aro berri baten abiapuntua" dela esan du Baga Bigak.