"Gaur oso pozik gaude hemen, txosnagunean, San Prudentzio jai hauei hasiera emateko txupinazoa jaurtitzeko ardura hartu dugulako. Hamabi Harri auzo elkartetik eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu gonbidapen honengatik; benetan berezia da guretzat une hau. Duela urte batzuk, askok gogoratuko duzuen moduan, gu geu ere txosnaguneko parte izan ginen. San Prudentzioetan txosna ipini genuen, auzo elkartearen ekintzak bultzatzeko. Zorionak txosnaguneari, beste urte batez jai herrikoien aldeko apustua egitearren", adierazi dute Hamabi Harriko kideek. Horrez gain, gaurko eguna elkarlanaren eta auzolanaren ospakizuna ere badela esan dute. "Gaurko eguna ez da soilik jaien hasiera. Gaurkoa elkarlanaren, auzolanaren eta aniztasunaren ospakizuna ere bada", gaineratu dute.
Apirilak 30
- 16:45 Txiki merienda merkatu plazan. Txartelak salgai Errota Kultur Etxean apirilaren 20tik aurrera, gehienez 5 txartel pertsonako. Txartela: 1€
- 17:15 Disko-dantza merkatu plazan.
- 19:00 Txupinazoa txosna gunean. Hamabi Harri taldearen eskutik. Ondoren, parrillada.
- 19:30 Kontzertua Traña plazan: Haize-arrosa
- 20:45 Bingo solidarioa Traña plazan.
- 22:00Dj JKRmona & Berros Traña plazan.
- 00:00 Bingo solidarioa Traña plazan. Ondoren, DJ JKRmona & Berros
Bingo solidarioan jasotako dirua Atxondo Harrera Herriaren elkartearentzat izango da.
Maiatzak 1 Mozorro Eguna
Munduko mitologiak
- 12:30 Kalejira Ad Libitum fanfarreak alaituta.
- 14:30 Herri bazkaria frontoian. Ondoren, kuadrillen arteko jolasak, Txosna Batzordeak antolatuta.
- 19:00 Mozorro kalejira Trañabarren kalean.
- 22:00 Kontzertua Traña plazan: Ainke, Impuesto Revolucionario (Tributo a Eskorbuto) eta Josetxu Piperrak
Maiatzak 2
- 08:00 Mahai eta aulkien banaketa merkatu plazan.
- Haurrentzako tailer multisentsoriala frontoian: Baserria. Lehenengo saioa (11:00): 18 hilabete - 2 urte. Bigarren saioa (12:30) 3 - 6 urte. Edukiera mugatua. Gonbiteak eskuragarri Errota Kultur Etxean apirilaren 13tik aurrera.
- 11:30 Paella txapelketarako izen-ematea, merkatu plazan.
- 12:00 Trikitilariak merkatu plazan.
- 16:00 Ugasixo txapelketa merkatu plazan.
- 17:30 Tortilla txapelketarako izen-ematea, merkatu plazan.
- 21:00 Mahaiak eta aulkiak jasotzea merkatu plazan.
- 22:30 Jaialdia Trañabarren etorbidean: Orquesta Génesis
- 22:30 Kontzertua Traña plazan: Malakias
Maiatzak 3
- Goizean, Geu Be taldeak Eusko Labeleko txahal bat erreko dau eskolako aterpean.
- 11:00 Artisautza azoka eskolako aterpean.
- 11:00 Txanbolin taldeko txistularien kalejira.
- 11:00-13:30 Umeendako jolasak Traña plazan. Euria bada, frontoian.
- 16:00-19:30 Umeendako jolasak Traña plazan. Euria bada, frontoian.
- 17:00 Mus txapelketa La Mari tabernan.