Abadiño uholdeetatik babesteko lanen lehenengo fasea hasi du URAk

M.Z. 2026ko apirilaren 24a

Traña-Matiena inguruan kokatzen diren obrak burutzeko 2 milioi euroko inbertsioa egin beharko dute, eta lanek 12 hilabeteko iraunpena iizango dute. 

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak hasi berri ditu Abadiño Ibaizabalen uholdeetatik babesteko lanen lehen fasea, Laubideta eta Sarria ibaiarekin bat egiten duen tartearen. Eremu honetako lanak beharrezkoak dira Abadiñon uholdeak izateko arriskua murrizteko. 

Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, proiektua URAren eta Abadiñoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan gauzatu da. "Hitzarmen horrek baterako lana ezartzen du udalerrian uholde-arriskua murrizteko", azaldu dute. Akordio horren arabera, URAk bere gain hartzen du obren finantzaketa eta lanak egikaritzea, eta udalak, berriz, beharrezko lurrak eskura jartzen eta lotutako prozesuak kudeatzen laguntzen du. Lankidetza horrek bi erakundeek segurtasunarekin, herritarren ongizatearekin eta ibai-ingurunearen hobekuntzarekin duten konpromiso partekatua islatzen duela gehitu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!