Asko esaten duten argazkiak

Joseba Derteano 2026ko apirilaren 24a

Naziak Gerediaga auzoan. (Argazkia: Pablo Sagarra Renedo, Oscar González López eta Lucas Molina Franco 'Gudaris. Euzko Gudarostea durante la Guerra Civil, 1936-1937'.)

Liburua esku artean hartzen duenak lehenengo begiratuan igarriko du argazkiek pisu handia dutela kontakizuna osatzeko. Liburutegi nazionalean, herriko artxiboan zein familia bakoitzeko artxibo pertsonaletan arakatuz, argazkiak bilatzen "ahalegin handia" egin dutela dio Arruabarrenak.

Lan horri eskerrak, goiko argazkia lako harribitxiak lortu dituzte. Irudian naziak ikusten dira Gerediaga auzoan, Orue baserriaren ondoan. Liburuak Teresa Bengoaren eta Mari Paz Elorriagaren arteko solasaldia jasotzen du, militar arrotzak berbagai zituztela. "Akordetan haz alemanak sartu ziela gurien [Gerediagan], etxe ganien? Eta zelako tankiek euki abiezan", gogoratzen du Bengoak. "Bai. Horregaz akordetan non. Gerixako baso guztidxe zera dxauenan… alemanakaz", erantzuten dio Elorriagak. 

Pontxioneko Jose Marik ere gogoan du aitak aipatu ziola alemanak egon zirela herrian. Soldadu naziek elizpean prestatzen zuten "arrantxoa" eta militar galoidunek eliza ondoko abadetxean hartu zuten ostatu. 

Josu Munitxak ere baditu berbagai alemanak, bere amaginarreba Miren Azkorbebeitiaren lekukotza gogoratuta. "Eurentzat [alemanentzat] kafie egin biher zan eskatzien. Sartzen zien jaun eta jabe zien moduen", dio Munitxak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!