1936ko gerrak Abadiñon izandako eraginak liburu batean jaso dituzte

M.Z. 2026ko apirilaren 23a

Gertakari historikoak, artxiboetako datuak eta herritarren testigantzak batzen dituen liburua gaur, apirilaren 23a, aurkeztuko dute jendaurrean. Errota Kultur Etxean egingo dute ekitaldia, 18:30ean.

Gerediaga elkarteak 1936ko altxamendu faxistak eta ondorengo gerrak Abadiñon izandako eraginak ikertu ditu, Abadiñoko Udalak babestutako egitasmoan, eta, ikerketan parte hartu duen talde zabalaren ekarpenak aintzat hartuta, Jesus Mari Arruabarrena abadiñarrak 1936ko gerraren oihartzuna. Abadiñarren testigantzak liburua idatzi du. 

Liburua hainbat ataletan banatuta dago. Jesus Mari Arruabarrenak idatziriko kontakizuna gerraurreko testuinguruan hasten da, Abadiñoko egoera soziopolitikoan kokatuta; gerrako pasarteak eta gaiak ere jorratzen dira. Horrez gainera, Jimi Jimenez historialariak gerragaz zerikusia izan zuten abadiñarren zerrendak osatu ditu; liburuko azken atalean ageri dira. 

Bestalde, Mila Salterainen eta Luis Berrizbeitiaren hitzaurre batek zabaltzen du 1936ko gerraren oihartzuna. Abadiñarren testigantzak liburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!