Bi autoren arteko istripua izan da AP-8an, Abadiño parean

Anboto 2026ko apirilaren 11

Bilborako noranzkoan gertatu da istripua. Ondorioz, hiru erreietariko bi itxita daude. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira zaurituak artatzeko.

Bi autok istripua jo dute AP-8an, Abadiño parean. Ondorioz, eskumako eta erdiko erreiak itxita daude Bilborako noranzkoan. Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da eta arretaz gidatzera deitu dute. Ezbeharra 16:15ean izan da eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira zaurituak artatzeko, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!