Saibigaineko batailan hildako gudari eta milizianoei omenaldia egingo diete domekan

M.Z. 2026ko apirilaren 8a

Ekitaldia apirilaren 12an izango da, domeka. 10:00etan Urkiolako santutegitik abiatuko dira, eta 11:00etan omenaldia eta lore-eskaintza egingo duten Saibiko gurutzearen aurrean.

Saibigaineko batailaren 89. urteurrenean, bertan bizia galdu zuten gudariei eta milizianoei omenaldia egingo diete. Saibigaineko batailan 250 lagun inguru hil ziren, eta horietatik ehun gorpu baino gehiago ez ziren berreskuratu.

Ekitaldia Saibigain 1937 memoria historikoaren elkarteak, Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoak eta hainbat elkarte memorialistak antolatu dute. Bertan, gudarien eta miliziano asturiarren senideek eta Durangaldeko hainbat udaletako kideek parte hartuko dute, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!