“Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du, herrian kotxeen erabilera ahalik eta txikiena izateko eta bizikidetza errazteko”, azaldu du udalak ohar baten bidez. Matienatik Zelaietara, autobus zerbitzua egongo da 22:00etan hasita, ordu erdiro, goizaldeko 04:00ak arte. Zelaietatik Matienara itzultzeko, 22:10ean hasiko da zerbitzua, eta kasu honetan ere, ordu erdirokoa izango da eskaintza.