Frontoiei dagokionez, Zelaietako frontoiaren teilatua berritzeko proiektua idaztea aurreikusten du; etorkizunean eguzki plakak jartzeko aukera aztertuko dutela aurreratu du Mikel Urrutia alkateak, gainera. Bestalde, Traña-Matienako frontoiaren egituraren egoera aztertuko du enpresa espezializatu batek. "Kirola eta osasuna eskutik doaz, eta kirol zerbitzu on bat eskaini ahal izateko, azpiegitura egokiak edukitzea garrantzitsua da". Astolako goiko zelaiko berdegunea berrituko da, baita ere.