Perulanda eta Trañabarren ingurua urbanizatzeko proiektuaren idazketa lizitatu du Abadiñoko Udalak

Anboto 2026ko martxoaren 23a

Abadiñoko Udalak Traña-Matienako farmaziaren eta trenbidearen arteko inguruak urbanizatzeko proiektuaren idazketa lizitatu du. Kontratua BerrizArkitektoaK SLP estudioari esleitu zaio eta udalak 33.880 euro bideratuko ditu lanetarako.

Proiektua bi fasetan egitea planteatu du Abadiñoko Udalak. Alde batetik, farmaziaren eta Trañabarren 25 zenbakiaren artean dagoen plazaren berrurbanizazioa; bestetik, Trañabarren 25 zenbakia trenbidearekin lotzen duen eremua. "Planteamendu berriak espazioen arteko lotura hobetzea, oinezkoei protagonismo handiagoa ematea eta egonleku atseginagoak sortzea bilatuko du, bereziki eguneroko bizitzarako pentsatuta. Era berean, proiektuak hainbat irizpide hartuko ditu kontuan, hala nola irisgarritasun unibertsala, material jasangarrien erabilera eta berdeguneak, itzala eta topaguneak bezalako integratzea", azaldu du udalak ohar baten bidez.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!