28 ikastetxetako 74 ikaslek parte hartu zuten finalean, joan den barikuan. Ikastetxe berdineko Arianne Pombar (DBH 4. maila) eta Luken Vazquez (3. maila) finalista izan ziren Dilema atalean; Arrate Miguens, ostera, finalista izan zen Argazkilaritza atalean. Bestalde, eskerrak eman gura izan dizkiote Arrate Erdoiza irakasleari ikasleak laguntzearren.
Lehiaketak pentsamendu kritikoa sustatzen du DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean, eta aurten, Eromena. On Kixote gaurko munduan izan da gaia. Briany Marcela Castrok Ciudad Realen (Espainia) jokatuko den finalerako txartela lortu zuen lehenengo saria irabazita; apirilaren 17tik 19ra bitartean izango da finala.
