Abadiñoko zainketa komunitatearen inguruko bilera eguaztenean

M.Z. 2026ko martxoaren 9a

Bilera irekia eguaztenan, martxoak 11, egingo dute Errota Kultur Etxean. 18:00etan hasiko da. 

Abadiñon Bizkaiko Foru Aldundiak eta udalak ezarriko duten zainketa-egoitza badabil forma hartzen. Herritarren iritziak jaso asmoz, martxoaren 11n bilera irekia egingo dute herritarrekin. Honen asmoa, "komunitateak komunitatean oinarritutako zainketa eredua eraikitzea da", azaldu dute bi erakundeek prentsa ohar bidez. "Sortuko den ekipamendua herriko bizitzan integratzeko eta komunitatearekin lotutako zainketa luzeen ekosistema eratzeko", gehitu dute. 

Bestalde jakitera eman dute, ekimen honen bidez gizarte-baliabide berria sortzea gura dutela eta zainketa-sare komunitatea sendotu gura dela, pertsonak erdigunean ipini eta inguruko gizarte-kohesioa sustatzen duena. 

Horrez gain, jakitera eman dute zainketa-egoitza zabalik egongo dela komuniatearentzat. Elkarbizitzako hiru unitate egongo dira: mendekotasunean daude adineko pertsonentzako gunea, adimen-gaixotasuna dutenentzako eta eguneko arreta-zentro bat garapen kognitiboaren esparruko desgaitasuna dutenentzat. Aldunditik jakitera eman dutenez, herritarrei "arreta integrala, pertsonalizatua eta komunitatearekin lotua" ematea da helburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!