Gaur zabaldu da Abadiñoko ortu publikoetan libre geratu diren eremuak ustiatzeko izena emateko epea

A. M. 2026ko martxoaren 5a

Tornosolo landa eremuko ortu publikoetan libre geratu diren partzelak erabiltzeko izena emateko epea zabalik dago. Interesa duten herritarrek martxoaren 20ra arte egin ahal izango dute eskaera. 

Abadiñon iazko ekainean jarri ziren martxan ortu publikoak, eta udalak positiboki baloratzen du orain arteko ibilbidea: "Proiektu honek aukera ematen die bizilagunei kontsumo pertsonalerako barazkiak eta fruituak lortzeko, bizi ohitura osasungarriak eta ingurumenarekiko errespetua sustatuz. Horrez gainera, herri kohesiorako elementu oso garrantzitsua da, izan ere, adin eta auzo desberdinetako pertsonak biltzen dira, eta elkar ezagutzen eta zaintzen dute", azaldu dute udaletik ohar bidez. Hilabateko hamar euroren truke, 50 metro koadro inguruko lurzatiak eskaintzen ditu udalak; ortuak lantzeko baliabide materialak eta lanabesak udalak jarriko ditu. Ur bolumenaren erabileraren araberako ordainketa eta 100 euroko fidantza ere ordaindu beharko dituzte interesa dutenek.

Eremuen esleipenen berri iragarki taulen eta Abadiñoko Udalaren webgunearen bidez emango da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!