Zabaldu dute N-634 errepìdea Abadiñon, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Hiru ibilgailuren arteko istripua gertatu da gaur arratsaldean 79. kilometroan, eta bi erreiak itxita egon dira. Bi pertsona zauritu dira.
Ezbeharra 19:30ak inguruan gertatu da. Bi autok aurrez aurre jo dute, eta, ondorioz, hirugarren batek ere izan du istripua.