[EGUNERATUA] Abadiñon zabaldu dute errepidea

Anboto 2026ko otsailaren 26a

Hiru ibilgailuren arteko istripua gertatu da Abadiñon, N-634 errepidean. Ondorioz, errepidea itxita egon da noranzko bietan. Bi pertsona zauritu dira istripuan.

Zabaldu dute N-634 errepìdea Abadiñon, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Hiru ibilgailuren arteko istripua gertatu da gaur arratsaldean 79. kilometroan, eta bi erreiak itxita egon dira. Bi pertsona zauritu dira.

Ezbeharra 19:30ak inguruan gertatu da. Bi autok aurrez aurre jo dute, eta, ondorioz, hirugarren batek ere izan du istripua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!