Udalekuetan eta ludotekan asteka izena emateko aukera egongo da Abadiñon

M.Z. 2026ko otsailaren 26a

Aurten gainera lau astera luzatu dituzte bai udalekuak baita ludoteka ere. 

Asteon egindako osoko bilkuran Abadiñoko Udalak udalekuetan eta ludotekan asteka izena emateko aukera onartu du, baita hauek lau astera luzatzea ere. Udaletik jakitera eman dutenez, berritasun hau herritarren eskarietako bat da. Hori horrela, herrian erroldatutako haurrek asteka izena emateko aukera izango dute. 

Udaletik jakitera eman dutenez, zerbitzu hau interes publikokoa da, eta udako oporretan, heziketarako eta aisialdirako gune bat eskaintzea du helburu.

Horrez gain, zerbitzu honek familien kontziliazioa ere erraztu gura duela azaldu dute. "Gainera, konpromisoa hartzen dugu prezioa familientzat oztopoa ez izateko. Bide horretan, iaz onartutako hobariak eskatu ahal izango dituzte herritarrek", azaldu dute prentsa oharrean. 

Bukatzeko, eta zerbitzuaren iraunkortasuna bermatzeko, Euskara eta Hezkuntza Batzordeak prezioak eguneratzeko beharra ikusi duela azaldu dute, KPIaren igoerara egokituta. 

KONTZEPTUA ASTEKO PREZIOA
Ume baten izen-ematea 32€
Bigarren umearen izen-ematea 22,5€
Familia ugarien kasuan, lehenengo izen-ematea 18€
Familia ugarien kasuan, bigarren izen-ematea 16€
Familia ugarien kasuan, hirugarren izen-ematea 11€
Familia ugarien kasuan, laugarren izen-ematetik aurrera 0€
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!