Lau minigarbigune jarri dituzte Abadiñon

M.Z. 2026ko otsailaren 18a

2025eko aurrekontu parte hartzaileetan, pilak eta ohiko zaborrontzietan bota ezin daitezkeen material txikiak jasotzeko edukiontzi gehiago ipintzea lehenetsi zuten abadiñarrek, eta, horri erantzunez, udalak lau minigarbigune ipini ditu.

Traña plazan, Trañabarren kalean, Ferialeku plazan eta Kamiñopea kalean ipini dituzte puntu hauek. "Era honetara, erosotasuna hobetzen da eta modu arduratsuan birziklatzea bultzatzen da", azaldu du udalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!