Abadiñoko Udalak inauterietako lehiaketa antolatu du herriko ostalarien artean. Udaletik azaldu dutenez, lehiaketa arrakastatsua izan da eta eskerrak eman gura dizkiete parte hartzaile guztiei. "Balorean jarri gura dugu herriko ostalariek duten konpromisoa", adierazi dute.