Udalak azaldu duenez, psikobonuen programaren bitartez terapiako sarbidea erraztu gura diete herritarrei, oztopo ekonomikorik bako laguntza eskainiz eta gehien behar duten kolektiboak lehenetsiz.
Bestalde, gizarte bonuek urteko laguntza izateko aukera ematen diete egoera zaurgarrian dauden herritarrei; besteak beste, igerilekuko eta kultur ekitaldietako zerbitzuak erabili ahal izateko.