Otsailaren 3a joan den arren, San Blas jaiak ez dira amaitu oraindino. Abadiñoko festei behar den moduan amaiera emateko, bihar, otsailak 7, Burduntziko Bildots Txapelketa jokatuko da. Aurtengoa XXXVI. edizioa izango da, eta, urtero legez, probaleku ondoko karpapean erreko dituzte bildotsak. Txapelketa 9:00etan hasiko da.
Behin txapelketa jokatuta eta 50 bildotsak erreta, 14:00etan herri bazkaria egingo dute probalekuan.