San Blas bezpera da gaur, eta abadiñarrak eguna luzatu dela eta sasoi honetan negua biguntzen hasten dela iragartzen duen Kandeleridxo kanta abesten ibili dira herritik zehar. Iaz berreskuratu zuten ohitura eta aurten ere hutsik egin gabe kalera atera dira.
ABESTIA
Kandeleridxo, leridxo
atxari ura daridxo
sagartxuari bustiñe
arkasustre masustre
aseritxua su giñen
aserikumia berotzen
artza urunek eralten
akerrak txistu
ididxe dantzan
astue tanboliñ joten