Abadiñoko pilota txapelketa herrikoiak eman du berea. Zapatuan jokatu zituzten finalak. Lehen mailan Arana eta Urrutia geratu ziren txapeldun Unairen eta Arrietaren aurka. Hirugarren setean erabaki zen finala: 6-8 / 8-6 / 5-2. Bigarren mailan Txirrik eta Josuk jantzi zuten txapela Amianoren eta Zarrabeitiaren aurka: 8-7 / 8-6. Zelaietako pilotalekua bete egin zen finalak ikusteko.