Abadiñoko pilota txapelketa herrikoia azken txanpan sartu da

Joseba Derteano 2026ko urtarrilaren 19a

Domekan, urtarrilak 25, finalerdiak jokatuko dituzte.

Abadiñoko pilota txapelketa herrikoia azken fasean sartu da. Iazko urrian hasitako lehiaketak finalaurrekoak jokatuko ditu domeka honetan, eta final handiak urtarrilaren 31n, San Blas jaien bueltan, izango dira.

Domekan, 16:30ean, lehenengo eta bigarren mailako bina partidu jokatuko dira Zelaietako pilotalekuan. Hauek dira neurketak:

  1. Soloko–Okarantza / Amiano–Zarrabeitia (bigarren maila)
  2. Unai–Arrieta / Arabiourrutia–Izagirre (lehen maila)
  3. Urizar–Mendiolagarai / Txiri–Josu (bigarren maila)
  4. Arana–Urrutia / Rober–Amutxas (lehen maila)

Bigarren mailan, guztira, 12 bikotek parte hartu dute, eta lehen mailan 8 bikotek. Atxtxiki Pilota Klubak antolatzen duen txapelketak herritarren artean interesa piztu du eta Zelaietako pilotalekuan giro beroa sortzen da partiduak bertatik bertara jarraitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!