Mendiolako errepidea konpontzeko lanak martxan

M.Z. 2026ko urtarrilaren 15a

Aste honetan hasi dituzten lanek lau hilabeteko iraupena izango dute. Errepidea konpontzeko 264.145 euroko inbertsioa egingo du udalak. 

Abadiñoko Udalak Mendiola auzoko errepidea konpontzeko lanak hasi ditu. Alfredo Baeschlin eta Atxa-Txiki arteko bidea konponduko da, hain zuzen ere. Udaletik jakitera eman dutenez, "azken urteotan hainbat luizi gertatu dira puntu berean, eta, arazoari behin-betiko irtenbidea ematea da obraren helburua". 

Bestalde, udaletik jakitera eman dute errepidea ibaiertzetik aldendu eta etorkizunean gerta daitezkeen luiziak ekiditeko, udala inguruko lur-saileen jabeekin harremanetan egon dela. Helburua lur horien erabilgarritasuna eskuratu da. 

"Obra hau aurrerapauso handia da. Mendiola auzoko segurtasuna bermatzea eta arazoari behin-betiko irtenbidea ematea da gure lehentasuna", adierazi dute oharrean udal gobernuko kideek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!