Abadiñoko Udalak laguntza programen bidez gazteen kontratazioa bultzatzea onartu du

M.Z. 2026ko urtarrilaren 8a

Europako Gizarte Funtsarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera finantzatutako toki erakundeen EGF Plus 2021-2027 pgramako deialdietan parte hartuko du udalak. 

Abadiñoko Udalak aho batez onartu du 16 eta 30 urte bitarteko gazteen kontratazioa bultzatzeko laguntza-programetan modu egonkorrean parte hartzea. Ekimenaren helburua da udalerriko gazteei esperientzia eta lan profesionalerako aukerak eskaintzea da. 

Udaletik jakitera eman dutenez, dagoeneko hasi dituzte tramiteak, laguntza programa horretara atxikitzeko. Eta deialdia nola aplikatuko den erabakitzeko informazioaren zain daudela. 

Bestalde, udaletik politika publikoen garrantzia azpimarratu dute. "Deialdia egiten den bakoitzean, Abadiño aukera horiek baliatzeko prest egotea da gure helburua", azaldu dute udaletik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!