[BIDEOA]: Elurrak dena estaltzen duenean

E.H. 2026ko urtarrilaren 6a

Iragarpenak bete dira: Durangaldeko mendi bazterrak zurituta itzartu dira gaur, eta Urkiolako gaina da horren adibide. Elur geruza zuriak polito jantzi ditu santutegiaren eta hotelaren inguruak (Bideoa eta argazkiak: Patxi Gaztelumendi, Urkiolako Hotela).

Euskal Herriko bazter ugarik hasi dute urte berriko seigarren eguna soineko zuriz jantzita, tartean, Durangaldeak. Urkiolako Hoteleko Patxi Gaztelumendik jakinarazi digunez, "zuri-zuri" itzartu dira parke naturaleko bazterrak, "oso goizetik" gainera. Zuri daude hotela, santutegia, mendate inguruak, eta elurra mara-mara dabil orduotan.

Iragarpena

Euskalmetek iragarri duenez, abisu horia indarrean dago elurra, izotza eta tenperatura baxua tarteko, eta negu beteko eguraldia izango dugu gaur. Elur-kota 200-400 metro artean egongo da. Arratsaldean, zaparradak tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira. Giroa hotza izango da eta ipar-mendebaldeko haizea finarekin sentsazio termikoa are baxuagoa izango da.

Bihar, eguaztena, elur-kota igo egingo da apur bat. 500 metroen bueltan kokatuko da goizean eta 1.000-1.200 metro artean arratsaldean. Prezipitazioari dagokionez, goizean euri apur bat egin dezake. Arratsaldean, ordea, gehiago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!